Ospitaleko oftalmologia- eta neurologia-zerbitzuek antolatutako lehen neuroftalmologia-ikastaroa egiten ari dira ekitaldi-aretoan. Ehun bat profesional ari dira parte hartzen ikastaro horretan, arazo neurologiko batek eragindako sintoma oftalmologikoak dituen paziente bat larrialdietan sartzen denean egin behar diren jarduketen azalpenak jasotzeko. Zentzu horretan, neuroftalmologiako taldeek patologia hauek izango dituzte hizpide: aldi baterako ikusmen-galera, ikusizko fenomeno positibo bat-batekoa edo aldebakarreko edo aldebiko papilaren edema.

Noticia anteriorBioCruces Bizkaian eta Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean egin da XXVI. Gaixotasun Zerebrobaskularrei buruzko Ikastaroa
Noticia siguienteOsakidetzak 2019ko gripearen aurkako txertaketa-kanpaina aurkeztu du