Sedazio endoskopikoan gaitzeko ikastaroa ESIaren prestakuntza jarraiturako proiektu baten barnean egin da, bi jardunalditan. ESIko 23 profesionalek hartu dute parte, tartean, medikuak eta erizainak. Ikastaroko edukien bitartez, sedazio endoskopikoari buruzko ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratu dituzte parte-hartzaileek, baita BBBri buruzko ezagutzak ere, ikastaro atxiki bati esker.

Sedazio endoskopikoan eskarmentu handiko profesionalak aritu dira irakasle: Ana Castellot, Uharteetako Unibertsitate Ospitaleko Digestiboko proba funtzionalen kalitate-arduraduna; Leopoldo López, Lugoko Xeral Calde Ospitaleko Digestio-aparatuko zerbitzuburua; eta Álvaro Brotons, Mallorcako Son Llátzer Ospitaleko Digestio-aparatuko mediku espezialista.

Eguneroko arreta-jardunerako oso onuragarria denez, ikastaro baliotsua da, ezagutza berehala aplika daitekeena profesionalen zereginetan. Gainera, segurtasuna hobetzen da, eta, ondorioz, Digestibo zerbitzuan endoskopia bat egitera datozen pazienteei eskainitako arretaren kalitatea.

Pazienteen sedazioaren bidez bi helburu lortu nahi dira: batetik, jasotako arretaz iritzi ona izatea –mina eragoztegatik–, eta bestetik, ezusteko mugimenduek prozeduraren eraginkortasuna eta segurtasuna kolokan jartzea ekiditea.

Noticia anteriorEuropako berrikuntza-plan bateko kideak ospitalean eta BioCrucesen izan dira bisitan
Noticia siguienteBiocrucesek ikerketako bikaintasunaren europako hr zigilua eskuratu du