Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko gibeleko transplantearen programak modu zentralizatuan kudeatu ditu 1996tik transplantatutako pazienteak. 2015ean transplantatutako paziente egonkorrak beren jatorri-ospitalera altarekin bidaltzeko programa bat abiarazi zen eta, horren ondorioz, beharrezkoa da tokiko lantaldeek paziente konplexu horien maneiurako ezagutza zehatz batzuk izatea, jarraipena edozein zentrotan egiten delarik ere asistentziaren kalitatea bermatzeko. Hori lortzeko asmoz, prestakuntza-ikastaro praktiko hau sortu zen, hepatologian diharduten gastroenterologoei zuzenduta. Gainera, erizainentzako programa espezifiko bat ere badu ikastaroak.

Horrelako ikastaro bat bereziki garrantzitsua da, gibeleko transplantea prozedura terapeutiko estandarra baita duela urte batzuetatik, eta gero eta ohikoagoa izango da transplantatutako pazienteen kontrola beren tokiko espezialisten esku geratzea. Erronka profesional bat da mediku eta erizainentzat eta, gainera, hobekuntza nabaria ekarriko dio paziente horien asistentziaren kalitateari.

Programa denboran irauteko asmoarekin abiarazi da, eta hainbat modulu eta kasu kliniko interaktibo ditu. Ezkerraldea Enkarterri Gurutzeta ESIko Hepatologia eta Transplanteen Unitateko lantaldeak ematen ditu eskolak.

Noticia anteriorEusko Jaurlaritzak aurten bertan jarriko du abian Euskadiko esne bankua
Noticia siguienteBezeroaren Arretarako eremu berria Mamarigako osasun zentroan