Gaur eta bihar martxoaren 21ean eta 22an basoen eta uraren eguna izango dira, hurrenez hurren. Zerbitzu Orokorretako Zuzendariordetzak egun horien berri zabaldu nahi du, gogoratzeko gurea bezalako erakundeek eta bereziki pertsonek gure ekarpena egin diezaiokegula ingurumenari.
Ezkerraldea Enkarterri Cruces ESIk Ospitaleko eskailera argiztatuko du, kolore berdez basoak gogora ekarriz eta urdinez ura egunagatik.

Basoak

Garrantzitsua da nabarmentzea paper birziklatua erabiliz moztutako zuhaitzen % 100 aurrezten dugula, uraren % 83 eta energiaren % 72.

Ezkerraldea Enkarterri Cruces ESIn, urtero, 71 tona DIN A 4 paper birziklatu kontsumitzen dugu, eta, beraz, honako hau aurrezten dugu:

• 1.065 zuhaitz moztea,
• 7.100.000 litro ur eta 404.700 kWh energia kontsumitzea

http://www.un.org/es/events/forestsday/

Ura
ESIn 192,5 milioi litro kontsumitzen ditugu urtean. Egunero, 4.170 pertsonak dutxatzen kontsumituko luketena gastatzen dugu.
Zer egin dezaket nik?
• Txorrotak behar bezala itxi, eta beharrik ez dagoenean ura ez erabili (5 mm-ko ur-laster batek 528.000 litro ur gastatzen ditu urtean).
• Eskuak garbitzen dituzunean txorrota ixtearekin 200 litrora arteko ura aurrez dezakezu egunean.
• Ihes bat antzemanez gero, itxi ura ixteko giltza, eta deitu berehala mantentze-zerbitzuari.
• Jarri kontsumo txikiko gailuak zisternetan.
• Jarri presioa mugatzeko gailuak eta difusoreak txorrotetan.
• Aztertu iturgintza-instalazioa ihesak eta matxurek eragindako gehiegizko kontsumoa antzemateko.
• Ekipo edo txorrota tenporizatuetan, doitu deskarga-denbora eskaeraren arabera.
• Mantentze-zerbitzuari edozein ur-ihesen edo tanta-jarioren berri eman (segundoko tanta bat galtzen duen txorrotak 30 litroko xahutzea eragiten du egunean, eta apurtutako zisterna batek 150 litro ur gasta ditzake egunean).
• Erabili ur beroa behar denean bakarrik, energia gastatzea saihesteko.

http://www.un.org/es/events/waterday/

Noticia anterior2017ko Loaren Munduko Eguna “Sakon lo egiteak bizitza elikatzen du”
Noticia siguienteVidrala eta Aiala Vidrioko langileen hobekuntza-iradokizunek minbizia ikertzen laguntzen dute Biocruces erakundean