Vigon egin dira XVIII. Zeladoreen Jardunaldi Nazionalak, eta gure erakundeko zeladoreen ordezkaritza zabal bat izan da bertan. Ordezkaritza horrek arrakasta izan du saritutako lanei dagokienez. Jaso zitzaketen sei sarietatik lau jaso dituzte ESIko zeladoreek. Ahozko komunikazioen atalean, lehen eta hirugarren sariak jaso dituzte lan hauengatik: «Zeladore hasiberrien harrera GUOn» eta «Paziente neurokritikoa altxatzen», hurrenez hurren.

Posterrei dagokienez, bigarren eta hirugarren sariak jaso dituzte «Lesio torako-lunbar ezegonkorra duen pazientearen mobilizazioa» eta «Pazientea prestatzea, atzeranzko kolangiopankreatografia endoskopikorako» lanengatik.

Gu ikusgai egiten lemapean, humanizazioan ardaztu dira jardunaldiak, hau da, pazienteari eman beharreko tratuan, informazioan eta komunikazioan, adeitasunean, enpatian… Finean, zeladoreengandik espero diren funtsezko elementuen oinarrizko baloreak eta zereginak.