Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzeta ESIa, bere eragin-eremuko Ertzaintzaren zerbitzuekin lankidetzan, ertzainen laguntza izaten ari da koronabirusaren pandemian. Profesional sanitarioei laguntzen diete SARS-CoV-2ren infekzioarekin bateragarria den arnas afekzioagatik etxean asistentzia jaso behar duten pazienteengana. Haien laguntza dugu, halaber, pazienteak egoitzetara eramateko, eta egoitzetan dauden pertsonei eta egoitzotako langileei laginak hartzeko.

Egoitza-zentroen esparruan, eskerrak eman nahi dizkiegu egoitzotako langileei eta kudeatzaileei eta egoitzotan dauden pertsonei eta haien senideei, emandako laguntzagatik eta arauak betetzeagatik; horrek erraztu egin du profesionalen lana.

Ertzainei ere eskerrak eman nahi dizkiegu, pazienteak etxeetara eta egoitza-zentroetara eramaten laguntzeagatik, eta, horri esker, lana azkarrago eta eraginkorrago egiteko aukera emateagatik.