Erradiologiako zerbitzuak 3D inprimaketaren proiektuan eragile nagusi gisa duen paperari esker, osasun-sisteman teknologia modu ordenatuan ezarri ahal izan da. Ildo horretan, osasun-sistemetan irudi-teknologia berri hauek aplika ditzaketen profil profesional berriak identifikatu dituzte.
Hala, Calasanz lanbide-ikastegiarekin sinatu den hitzarmenarekin 3D inprimaketako proiektuan (KIRUD3) aurrerapausoa eman da. Diagnostikatzeko irudi eta medikuntza nuklearreko goi-mailako ikasleek EECruces ESIren OII Biocruces Bizkaiaren 3D Inprimaketako laborategi berrian praktikak egiteko lankidetza-hitzarmena.
Hezkuntza-berrikuntzako programa honi esker, teknologia berriek ekarri dituzten profil profesional berriak prestatu ahal izango dira.
Aste honetan, lehen ikasleak hasi dira 3D inprimaketa medikoko praktikaldia egiten, ikasitako teoria enpresaren eguneroko errealitatean aplikatzeko, kasu honetan, osasun-ikerketako institutuarenera. Praktikaldia eginda, 3D inprimaketa teknika berritzaileekin lotutako ikasketa-planean ikasitakoaren ikuspegi praktikoa lortuko dute.