José María García González doktorea (Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Kirurgia Orokorreko eta Digestio Aparatuko Zerbitzuko Koloproktologia Unitatea) Vigoko Osasun Arloko Kirurgia Orokorreko eta Digestio Aparatuko Zerbitzuko ohorezko kontsultatzaile izendatu dute, “Enrique Casal” Koloproktologiako Nazioarteko Jardunaldietan.

García González doktorearen hitzetan, izendapena aitortza pertsonala ez ezik, ospitaleko Koloproktologia Unitateari eta horrek izandako hazkuntzari egindako aintzatespena ere bada, azken urteotan hainbat sari jaso baitituzte aurkeztutako komunikazioek”. Olatz Ocerín doktoreak jardunaldi hauetan aurkeztutako ahozko komunikazioak komunikazio onenaren hirugarren saria lortu du, heste-endometriosiko ondeste-erresekzioari buruz egindako lanagatik.

Jardunaldien 30. edizioa izan da oraingoa eta espezialitateko erreferente dira Estatuan nahiz nazioartean. Guztira hirurehun profesionalek baino gehiagok eman dute izena eta Estatuko ekitaldirik garrantzitsuenetako bat bezala finkatu da gaur egun, non medikuntzaren nahiz kirurgiaren alorretan kualifikazio aitortua duten espezialistek ezagutzak eta esperientziak trukatzen baitituzte.

Noticia anteriorGurutzetako Unibertsitate Ospitalea Top Value 2024 sarietako finalista, erakutsitako balio-estrategiagatik
Noticia siguienteEtorkizunean egoiliar izango diren 250 ikasle baino gehiago Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea ikusten izan dira