Martxo honetan, ESIko Amagandiko Edoskitzearen Batzordea berritu eta eratu da. Batzorde horren helburu nagusia da ESIko langile guztiek ezagutzen duten araudi integral bat edukitzea da, edoskitzearen aldeko giro bat ziurtatzeko. Bularreko haurren amei eta senideei eta haurdunei arreta ematen zaien erakundeko gune guztietan ere egon beharko da araudia, ikusteko moduan.
ESIa –zainketa-bikaintasunarekin konprometituta dagoen zentroaren egiaztapena jaso berri du–, BPSO proiektua erakundean hedatzearen esparruan, RNAOren (Registered Nurses’ Association of Ontario) Amagandiko Edoskitzearen Jardunbide Egoki Klinikoen Gida ezartzen ari da. Lau talde aktibo ari dira amagandiko edoskitzearen BPSO gida ezartzen: habiak-erditzeak, jaioberriak, osasun-zentroak (Gallarta) eta amatasuna. María García Franco, amagandiko edoskitzearen jardunbide aurreratuko erizaina eta ESIko esne-bankuaren arduraduna, da proiektuaren burua, Pilar Córdoba Uzquiza Gallartako osasun-zentroko emaginarekin batera.
BPSO proiektua hedatzearen esparruan, zenbait ekintza hasi dira gidak gomendatzen dituen jarduketak –aurreko analisi batean lehenetsi ziren– garatzeko. Proiektu hau «arloko bultzatzaileen» figuraren inguruan egituratzen da. Horiek pertsona prestatuak dira, eta lehenetsitako ekintzen hedapenean parte hartzea aukeratzen dute. Lehen momentu batean, landuko diren gomendioak aukeratzen dira, arlo inplikatuetan hedatzen dira eta adierazleak lortzeko eta ebaluatzeko prozesu bat egiten da.
Lantalde honetatik (Batzordea) edoskitzeari buruzko politika idazteko, hedatzeko eta jarraitzeko prozesua koordinatuko da, eta BPSO lantaldeen jardueraren jarraipena eta bultzada egingo da.



