ESIa Kerik Gabeko Erakunde Sanitarioen Euskal Sarearen parte da. Sare horren helburu nagusia da molde guztietako tabako-kontsumoa prebenitzeko eta uzteko baterako estrategia bat garatzea.

Batzorde hori eratzearekin batera, ESIko Zuzendaritzak konpromisoa hartzen du erakunde sanitarioetan tabakoa desagerrarazteko eskakizuna betetzeko eta, horrela, ingurune osorako (profesionalak, pazienteak eta senideak) kerik gabeko giro osasungarri bat bermatzeko.

Erakundeak eredugarri izan nahi du kerik gabeko inguruneak sustatzen, eta aurrea hartu eta tabakismoa kontrolatzeko politikak ezarri nahi ditu; orobat, osasun-zentroetan erretzeko aukerak gutxiagotu eta tabakoaren kontsumoa murrizteko edo bertan behera uzteko ideia samurtu, hala pazienteei nola profesionalei.