Apurka-apurka Ezkerralde Enkarterri Gurutzetako ESIko hainbat kontsulta hasi dira irekitzen. Hori horrela, itxarongeletako zita-pantailak eta totemak erabiltzen ari dira herritarrei aholkuak emateko: koronabirusaren transmisioa saihesteko eta sintomak izanez gero zer egin jakiteko.

Gainera, kontsulta-ticketetan esku-higienearen garrantzia gogorarazten da bai eta maskararen erabileraren garrantzia ere 2 metroko segurtasun-tartea mantentzea ezinezkoa den lekuetan.

Azkenik, ESIko Ospitaleko eta Lehen Mailako Arretako itxarongeletan Koronabirusaren transmisioa saihesteko Gomendioak Euskadin izaneko gida banatzen ari da. Bertan, birusa ez transmititzeko gomendioez gain, informazio erabilgarria ere jasotzen da, hala nola lantokietan hartu behar den jarrera, maskara nola eta non erabili, zer babes-neurri hartu behar diren garraio publikoan, erosketak egiteko orduan… edo zer egin behar dugun etxera heltzean.

Noticia anteriorBirziklapenezko neuroprotesi optikoek neurona artifizialen eta neurona biologikoen arteko komunikazioa gauzatu dute bideoproiektoreen bidez
Noticia siguienteLehendakariak Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko instalazioak bizita egin ditu