Urriaren 12an, Unibertsitate Ospitaleak Osasun-arloko Laneko Arriskuen Prebentzio-zerbitzuen Nazioarteko I. Biltzarra eta Espainiako XIV. Biltzar Nazionala egin du. Bertan, ESIko Lan Osasuneko taldeak informazio-poster onenaren saria lortu du.

Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Munduko Eguna zela-eta sortu zuten kartela Lourdes Sánchez de los Dolores, Izaskun Sáez Larrucea, Ana González Navajas eta Estibaliz Argaiz Sainz de la Maza ESIko Laneko Arriskuen Prebentzioko teknikariek eta Iris Paz Alonso González eta Laura Capote León egoiliarrek. Zein motatako babes-musukoak dauden, zein diren horien ezaugarri eta erabilerak eta zer araudi aplikatu behar den islatu nahi izan dute, bisualki, lan horren bidez. Izan ere, koronabirusaren agerpena dela-eta, eta horrengatik babestu behar dugula kontuan izanik, arnas babesa erabiltzearen inguruko sentsibilizazioa indartu behar izan dira.

Biltzarra modu birtualean garatu da oso-osorik, eta oso lagungarria izan da ezagutzak eguneratzeko atazan sakontzen jarraitzeko, jarduteko protokolo mediko eta teknikoak bateratzeko eta laneko arriskuen prebentzioaren barruan ikerketa, garapena eta berrikuntza sustatzeko.

Noticia anteriorIzpiak. Familien eta profesionalen esperientzia integratuz asistentziaren kalitatearen hobekuntzan
Noticia siguienteBloke kirurgikoko segurtasuneko online ikastaroaren hasiera