Azaroaren 16tik 19ra aurtengo ICHOM Nazioarteko Biltzarra egin da eta, egungo inguruabarrei egokituta, birtuala izan da. Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIk hiru jakinarazpen aurkeztu ditu:
Batetik, Hesteetako Gaixotasun Inflamatorioa duten Pazienteen Arreta Integraleko Unitateak, «My quality of life» programme in patients with inflammatory bowel disease (ibd) posterrarekin. Onkologia Erradioterapikoko eta Berrikuntza eta Kalitateko zerbitzuek eta Biocruces Bizkaia zentroak, Is it possible to use value-based-healthcare methodology to shift from a current standard of care to a novel treatment protocol? posterrarekin. Eta, azkenik, Ginekologiako, Onkologia Medikoko, Kirurgia Plastikoko, Erradiologiako eta Onkologia Erradioterapikoko zerbitzuek eta KRONIKGUNE zentroak, VBHC implementation in Breast Cancer: 1 year of implantation lanarekin.
ESIak balioan oinarritutako medikuntzaren aldeko apustu irmoa egin du, eta horrek sistemak pazientearekin duen harremana aldatzea dakar. Ildo horretatik, «Nire bizi-kalitatea» garatu du. Aitzindaria eta erreferentziazkoa da Estatu mailan, eta pazienteek beren gaixotasunaren egoerari eta bizi-kalitateari lotuta ematen duten informazioa jasotzea sistematizatzea du helburu.