Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna dela-eta, Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko Genero Indarkeriaren Batzordeko kideok kontzentrazio bat deitu du gaur, azaroak 27, 12:00etan Gurutzetako Ospitaleko ate nagusian eta lehen mailako arretako osasun-zentroetako sarrera nagusietara.
Aurten, Emakundek, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru-aldundiek eta EUDELek kanpaina bat sinatu dute, zeinaren bidez gogorarazi nahi baitute emakumeen aurkako indarkeria ez dela soilik emakumeen arazoa, gizarte guztiarena baizik; horrexegatik, gizarte osoari eskatzen diote indarkeria matxista jasaten duten emakumeen inguruan sarea eta komunitatea sortzeko.
Kontzentrazio honekin, kanpainari ikusgaitasuna ematen lagunduko dugu, baita EEGko ESIko kideek indarkeria matxistaren aurka dugun konpromisoari ere. Indarkeria matxista genero-desparekotasunaren adierazle nagusia da, eta osasun publikoko arazo larri bat.


