Aste honetako Berripill saioa berrikuntzaren erosketa publikoari buruzkoa izan da. Tresna horren helburua da sektore publikoan berrikuntza sustatzea erosketa publikoaren bidez, administrazio publikoetan irtenbide berritzaileak txertatzeko.
Gai horri buruz hitz egiteko, Carmen de Guerrero izan dugu gurekin. Zaragozako Unibertsitateko Administrazio Zuzenbideko irakasle titularra da, eta hainbat ikerketa-saretako kidea, hala nola Kontratazio Publikoaren Behatokia, Ondasun Publikoen Nazioarteko Sarea eta Ingurumen Politiken Behatokia.
Carmen de Guerrerok, berrikuntzaren erosketa publikoak erosketa osatu arte egiten duen ibilbidea azaltzeaz gain, osasun-sistemari zerbitzua emateko abian jarri diren hainbat gailu eta sistema aipatu ditu, horien artean ebakuntza kirurgikoetarako gailuak, hala nola BROCA robot kirurgikoa, osasun-laguntzaren kudeaketa hobetzeko sistemak, hala nola CIRUS sistema, prozesu kirurgikoaren kudeaketa adimenduna edo asistentzia-zerbitzuen hobekuntza, hala nola SIGLA, garbitegia eta lentzeria kudeatzeko eta ekoizteko zerbitzu adimenduna.
Carmen de Guerreroren hitzetan, hauek dira administrazio-jarduera hori gauzatzeko gakoak: zer premia konpondu nahi den definitzea, merkatua ezagutzea, I+G garatzeko beharra (eta haren irismena), lizitazioaren preskripzioak zehazteko aukera eta emaitza berritzailea lortzeko borondatea (edo ez).


