OSI EZKERRALDEA ENKARTERRI CRUCES

Hasi da IZPIAK solasaldien zikloa, neke kronikoa eta disautonomia zirela hizpide

Abian da berriro Izpiak, berrikuntzako esperientziak eta barne-proiektuak ezagutarazteko zikloa, ESIan berrikuntzaren kultura sustatzea helburu dela. Berrikuntza eta Kalitateko Zuzendariordetzak, eguzki izpitan inspiratuta, une latzetan aurrera egin ahal izateko funtsezkoak izan diren egitasmoen berri eman nahi du.

Juan Carlos Gómez Esteban, ospitaleko Mugimenduaren nahasmenduen eta Disautonomiaren Unitateko neurologo eta BioCruces Bizkaiko neuroendekapenezko gaixotasunen taldeko koordinatzaileak eman dio hasiera zikloari, «Síndrome de Fatiga Crónica y Disautonomía… y apareció el Covid-19» hitzaldiarekin, izena eman duten 200 pertsona baino gehiagoren aurrean. Nekea sei hilabetetik gora luzatzen bada, eta laneko jarduera, jarduera mentala eta jarduera fisikoa % 50 baino gehiago murrizten badira, eta lehengo jarduera-mailari eusteko gauza ez bagara, neke kronikoaren sindromea dugu, entzefalitis mialgiko ere esaten zaiona. Birus osteko nekea da, gehienbat emakumezkoetan eta pertsona gazteetan agertzen dena.

ZOOMen WEBINAR plataformaren bidez egin da hitzaldia, eta ESIaren YouTube kanaletik ere jarraitu ahal izan da zuzenean. Ikusi hitzaldia esteka honen bidez.

Exit mobile version