Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESI lankidetzan aritu da Santurtziko Udalarekin eta, horri esker, toki-erakunde horrenak diren lokalak erabili ahal izan ditugu Osakidetzaren zerbitzuetarako. Hori horrela, «Amagandiko edoskitzea» proiektuarekin jarraitu dugu taldekako saioetan, Santurtziko Udalaren turismo-bulegoaren lokaletan. Kabiezeseko osasun-zentroko pediatriako taldea halako saioetarako erabiltzen hasi da lokala eta, horri esker, herritarrei taldekako arreta eman diezaieke.

Noticia anteriorESIaren eta Biocruces Bizkaiaren VI. Berrikuntza Jardunaldia
Noticia siguienteLa Cuadri del Hospik kolorez bete du Haur Onkologia