Urteko lehen hilabeteetan, pediatria-eremua humanizatzeko planarekin jarraitu da, eta Gurutzetako Ospitaleko 5. solairua berritu da; hau da, haur-kirurgiako eremua. Wallart-eko profesionalen eskutik, korridoreak, anestesia-gela, anestesia ondoko gela eta operazio-gelaren aurreko gela margotu dira.
Proiektu berri honetan, oihana oihan sorgindu bihurtu da, hosto berde eta distiratsu handiz beteta. Sakontasun-sentsazioa ematen diote espazioari, eta fantasiazko mundu batera sartzen zarela ematen du. Helburua da neska-mutilak, instalazioetan dauden bitartean, ahalik eta entretenituen eta distraituen egotea.
Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea 2016an hasi zen pediatria-arloa humanizatzen, «Imajinatu oihana» proiektuarekin; orduan, Aladina Fundazioaren babesa izan zuen, eta haur-onkologiako solairua kolorez eta fantasiaz bete zen. Urte horretan bertan eta Bihotzez Fundazioaren eskutik, «Imajinatu oihana II» proiektua gauzatu zen haur-kardiologiako solairuan. 2017an eta 2019an, Mikel Uriarte Fundazioaren babesarekin, banbu-oihana hazten joan zen ospitalean barrena, eta 15 gela eta ospitalizazio pediatrikoko eremuko korridorea margotu ziren. Aurtengo otsailean, Mikel Uriarte Fundazioaren eskutik berriz ere, bularreko haurren gunea Romanín katuaren unibertsoarekin girotu zen.