Desira giza izaeraren barnean dago. Nork bere burua gainditzeko jatorria da, bizi-pultsioa da, sormenera garamatzan indar inspiratzailea. Bigarren urtez, desiren zuhaitzak balio izan du hala nahi izan duten pertsonek beren desira egin dezaten eta haren adarretan eskegitzeko. Guztira, ia 9.400 desira izan dira, eta horiek betetzea espero dugu.

 Zuhaitzari Gabonetan sortu zaizkion hostoetan, neska-mutilen eta helduen desirak zeuden idatzita, gaztelaniaz, euskaraz eta garai batean arrotz zitzaizkigun hizkuntzetan, gaur egun gure artean ere entzuten baitira (ekialdeko Europako herrialdetakoak, arabiera, txinera, etab.). Hizkuntza horien guztien bitartez, norberaren osasuna berreskuratzeko desirak islatu dira, baita senideren baten eta gaixo zegoen ororen osasuna berreskuratzekoak ere. Horrelakoak nabarmen izan dira ugarienak. Emozio irekietarako tokia ere egon da, zoriontasun, bake eta maitasuneko ohiko desirak eskatu dituzte guztiontzat horrelakoetan. Hostoek desira zehatzak ere bota dituzte: idatzi duenak edo senideren batek lana topatzea edo lan-baldintzak hobetzea. Azkenik, aurreko urtean bezalaxe, zuhaitzeko hosto askok aipatu dute pazienteek ospitalean jasotako tratua, eta esker ona adierazi diete profesionalei.

Ospitaleko zurginek egin dute Desiren zuhaitza, eta ospitalean ez ezik, Buenavista, Castaños, Mamariga eta Zallako osasun-zentroetan ere egon da abenduaren 19tik urtarrilaren 2ra bitartean. Hostoen bidez, hainbat lagunek desio zutena adierazi ahal izan dute. Horixe zen zuhaitzaren misioa. Orain, desira horiek ospitalearen bihotzean biziko dira, eta egunez egun zertxobait hobetzen lagunduko diote.

Noticia anteriorOsasunari aplikatutako teknologia berriei buruzko gosari teknologikoa
Noticia siguienteBerritzea, bizkarrezur-muineko lesioak dituztenen unitateetarako erronka bat