Ospitaleak posta pneumatikoko sistema bat du, zentroko sail batetik bestera informazioa bidaltzeko aukera ematen duena. Hodi-labirinto erraldoi horretan zehar bidaiatuz, kartutxoak eta informazioa ospitaleko sail edo zerbitzu guztietara irits daitezke.
Ildo horretan, kanpaina bat abiarazi dugu sistema horren erabilera egokia sustatzeko eta horren inguruan kontzientziatzeko. Horretarako, ibilbidea eta helburuak zeintzuk diren azalduko da, eta profesional guztiei gogoraraziko zaie kartutxo-biltegi automatiko bat dugula. Bertara jo dezakete behar duten bakoitzean. Kartutxoak biltegira bidaltzeko, 998 kodea sakatu behar da; kartutxoak eskatzeko, aldiz, 997 kodea.
Guztion laguntzari esker bermatu behar dugu biltegi honetan beti daudela kartutxoak, horiek eskura izanda arreta eraginkorra eman baitiezaiekegu pazienteei.
Gogoan izan: 998 sakatuta kartutxoak biltegira bidaltzen dira eta 997 sakatuta, aldiz, eskatu egiten dira.