Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako biztanleria COVID-19aren kontra txertatzeko kanpainak beste bultzada bat izan du; izan ere, txertaketa-puntu gehiago daude, Osakidetzak joan den martxoaren 5ean iragarri zuen bezala. Guztira, 117 ditu sareak, eta gehiago izango dira, beharren arabera.

Gure ESIan, honako hauek dira txertaketa-puntuak: Errepelegako, Buenavistako, Kabiezeseko, Mamarigako, Zallako, Balmasedako, Karrantzako, Ortuellako eta Gallartako osasun-zentroak eta Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea. Horietan guztietan, 80 urtetik gorako biztanleak, irakasleak, fisioterapeutak eta farmazialariak txertatzen ari dira, eta erakundeko langileei bigarren dosia ematen amaitzen ari dira.

Osasun-zentroetan, oro har, Pfizer txertoa jartzen ari dira 80 eta 99 urte arteko biztanleei; telefono bidez adierazten diete txertoa jartzeko tokia eta eguna. Ahal dela, zentro sanitariora bertara joanda jartzen ari dira txertoak. Nolanahi ere, mugitzeko zailtasunak dituzten pertsonei etxean bertan jartzen diete txertoa. Prozesua luzea eta mailakatua da, eta gure erakundeko giza baliabideak mobilizatzea eskatzen du; goizez eta arratsaldez ari dira txertoak jartzen gure inguruneko biztanleei, Osasun Sailak zehaztutako lehenespen-irizpideei jarraituz, progresiboki biztanle guztiak txertatu arte.

Irudietan, txertaketa-kanpaina honetan diharduten gure ESIko zenbait talde ikus daitezke:

Txertaketa Taldea Karrantza eta Lanestosa O. Z.

Txertaketa Taldea Kabiezes O. Z.

Txertaketa Taldea Zalla eta Güeñes O. Z.

 

Txertaketa Taldea Ortuella O. Z.

Txertaketa Taldea Ortuella O. Z.

Txertaketa Taldea Repelega O. Z.

Txertaketa Taldea Gurutzetako U. Ospitalea