Erizaintzako Zuzendaritzak ekimen bat jarri du abian, profesionalen eta zainketaren inguruan ilusioa eta konpromisoa berritzea xedetzat hartuta. Ospitaleko erizaintza-unitate guztiek eta Lehen Mailako Arretako Unitateek egutegi bat dute, non arretaren eta zainketaren funtsezko alderdiak biltzen diren. Horretarako, urteko hilabeteek goiburu bana dute, gogoeta eragitea eta arreta hobetzea lortu nahian.
Otsaileko goiburua, adibidez, hauxe dugu: «Zure etxean ere zaintzen zaitugu», Lehen Mailako Arretak eskainitako etxez etxeko zainketei buruzkoa, hain zuzen. Hala, hamabi goiburu, bat 2018ko hilabete bakoitzeko.