Osasun Sailak Euskadiko pediatria-kontsulta guztietan kalkamonia batzuk banatuko ditu, pediatra bisitatzera bertaratzen diren umeei banatzeko. Bi bikingo eta bi dinosaurio dira, “ausarta naiz” eta “harrosaurua naiz” hitzekin; horien bidez, umeak osasun-asistentzian sartzera bultzatu eta laguntza eman nahi zaie.

Nekane Murga Osasun sailburuak honako hau esan du: “gure betebeharra da ume guztien osasuna mantentzea eta hobetzea eta, horretarako, beren adinera eta garapenera egokitutako arreta ematea. Horretarako, tratu humanizatua izateko ahalegina egin behar dugu eta, horretarako, giro lasaia sortu beren beharrei arreta ematean”.

Umeek osasun-arloko profesionalen aurrean edo prozedura terapeutikoetan sentitzen duten beldurra eta ahultasun-sentsazioa gutxitzea lehentasun bat da osasun-eremuan. Horrela, ekimen horren bidez, umeekin hurbileko harreman pertsonala lortu nahi da; izan ere, tratu gizatiarragoak eta enpatikoagoak gaixotzeko prozesuan hobekuntza dakar.

Banatuko diren pegatinen bidez, autoafirmazio ariketa egin nahi da txikiekin; izan ere, beldurrak gainditzeko modurik eraginkorrenetako bat da.

Alde batetik, bikingoak ditugu, eta horien bidez balioaren onura irakatsi nahi da: “umeek mingain azpiko eta xiringei ezpata eta mazoekin egitea aurre; beldurrik gabeko umeak, medikuntzaren zorroztasun guztiei aurre egiteko gai direnak. Odin!.

Bestetik, dinosaurioek umeengan sentsazio ugari eragiten dituzte: izua eta samurtasuna, jakin-mina eta orien exotismoa eta basatasuna adierazteko beharra”.

Noticia anteriorTxileko ordezkaritza batek Euskadi bisitatuko du, osasun eremuko lehen mailako arretarako sistema ezagutzeko
Noticia siguientePosterrik onenaren saria, Goi-mailako osasun-teknikarien estatuko biltzarrean