Lortzen diren onurak baliatuz, Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean gune atseginagoak sortuko dira, hain inbaditzaileak ez diren tratamendu-metodoak erabiliko dira eta babes emozionala emango zaie adingabe nahiz familiei.

Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIak arreta asistentziala humanizatzeko eta profesionalen artean ohitura osasungarriak sustatzeko konpromisoa du; hala, elkarlanean aritu da 2024ko Burdin Hesiko Mendi Lasterketarekin, Gamiz-Fikako Burdinazko Gerrikoan egin den lasterketa solidarioan, alegia. Aurtengo helburua izan da funtsak biltzea, Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean minbiziaren eta gaixotasun kronikoen arreta pediatrikoa humanizatzen laguntze aldera.

Ingurua eta haurren arreta hobetzera bideratuko dira dohaintzak; horiek horrela, haurren nahiz nerabeen beharrizan emozional, psikologiko eta sozialetara egokituko dute arreta. Ekimenek barne hartzen dute gune atseginagoak sortzea, hain inbaditzaileak ez diren tratamenduak erabiltzea, adingabeei nahiz familiei babes emozionala ematea eta Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean jarduera ludiko eta hezigarriak egitea.

Irudian:

M Luz Marqués, Ezkerraldea-Enkarterri Gurutzetako ESI erakundeko Zuzendari Gerentea dohaintza jasotzen

Inés Gallego, Ezkerraldea-Enkarterri Gurutzetako ESI erakundeko Berrikuntza eta Kalitateko  Zuzendariordetza, dohaintza jasotzen

Noticia anteriorInfopaziente, pazienteei zuzendutako informazio-dokumentuei buruzko webgune berria
Noticia siguienteAutozaintza eta automaitasuna beste begirada batetik…