Navarra biomed-Miguel Servet fundazioak Pirinioetako Ikerketa Biomedikoaren Mugaz Haraindiko Sareari (Refbio) dagokion bigarren fasea abiarazi du, Frantziaren eta Espainiaren artean osasunaren arloan kooperazioa finkatzeko.

Bederatzi zentro bazkideetako 18 kudeatzaileak bildu dira aste honetan Iruñean proiektuaren garapena zehazteko. Guztira 2.125.000 euroko aurrekontua eta bi urte eta erdiko iraupena du, Nafarroako Gobernuak komunikatu batean adierazitakoaren arabera.

Lehenengo fasean Refbioren zortzi bazkidek 2.000 aditu nahasi eta 17 ikerketa proiektu garatzea lortu zuen. Oraingoan, Sareak jarduera ardatza zabaldu du Euskal Autonomia Erkidegoan bazkide berriarekin, hain zuzen ere, Bilboko BioCruces Osasun Ikerketa Institutuarekin. Halaber, Akitaniako eskualdea sartu da Osasuna Santé empresa klusterraren bitartez.

Etapa berri honetan Refbioren helburuak lankidetza biziagotzean oinarritzen dira. I+G+baren proiektuak bultzatu nahi dira, berrikuntza eta gardentasuna suspertu ere bai, enpresetarantz eta klusterretarantz I+Garen emaitzak ustiatzearekin batera.

Informazio gehiago: http://bit.ly/2iZPmHN