• Topaketa horretan profesional batzuk inguru bildu dira berrikuntza teknologikoko proiektuak bertatik bertara ezagutzeko, besteak beste, laguntzaile robotikoa, errealitate areagotua eta birtuala, Big Data, miniplaka pertsonalizatuak edota hipogluzemia eta kolon eta ondesteko minbizia detekta ditzaketen txakurrak.

• Medtech ekimenaren bidez, Osasun Ikerketa Institutuak gailu eta teknologia medikoak probatzeko, baliozkotzeko eta kostu-eraginkortasuna ziurtatzeko proba-banku edo living lab bihurtu dira.

Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea, abenduaren 14a. Berrikuntzako IV. Jardunaldia egin da gaur Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko areto nagusian, BioCruces Bizkaiaren eta Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces ESIren eskutik, Medtech ekimenaren markoan. Topaketan, profesional batzuk inguru bildu dira berrikuntza teknologikoko hainbat proiekturen berri izateko, eta teknologia-mintegi batean parte hartzeko. Hala, ekipamendu eta teknologia berriak ezagutu dituzte, besteak beste, robotika, 3D inprimatzea eta errealitate birtuala.

Osasun Saileko Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko zuzendari María Aguirrek eta ESIko zuzendari gerente Santiago Rabanalek aurkeztu dute jardunaldia. Inaugurazio-hitzaldiaz José Luis Cordeiro arduratu da, MITeko ingeniaria, Millennium Projecteko zuzendaria eta La muerte de la muerte liburuaren idazleetako bat.

Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces ESIko sei helburu estrategikoetako baten, berrikuntza irekiko ereduaren, ezaugarriak azaldu ondoren, Inés Gallego ESIko Berrikuntza eta Kalitateko zuzendariordeak bi mahai eta horietako kideak aurkeztu ditu. Horietan, fase ezberdinetan dauden (aholkularitza, baliozkotzea, esperimentazioa edo ustiapena) berrikuntza teknologikoko bost proiektu aurkeztu dituzte.

– Bizkarrezurreko ebakuntzetarako laguntzaile robotikoa: Osakidetzaren eta enpresaren arteko elkarlanaren adibidea.
– Errealitate areagotua eta errealitate birtuala: osasuneko teknologia-tresna berrien esplorazioa.
– Big data: paradigma berria minbiziaren tratamenduan.
– Miniplaka pertsonalizatuak: kirurgia ortognatikorako protokolo gidatua.
– Hipogluzemia eta kolon eta ondesteko minbizia detektatzen dituzten txakurrak.Medtech ekimena

Lehendakaritzak eta Osasun Sailak bultzatzen dute ekimen hau, Berrikuntza Funtsaren bidez. Ekimenaren helburua honako hau da: Euskal Osasun Sistema Publikoari, ikerketa sanitarioko institutuen bidez (ISI), medikuntzako gailuak eta teknologiak probatzeko, baliozkotzeko eta/edo horien kostu-eraginkortasun azterketak egiteko ingurune erreal bateko proba-banku edo living lab rola betetzen laguntzea.

Arlo horretan gero eta lan handiagoa egiten da Euskal Autonomia Erkidegoan. Hori medikuntzako gailuen enpresen Basque Medical Devices Capacities Directory direktorioan islatzen da, baita esparru horrek biozientzien sektoreko fakturazioan egiten duen ekarpenean ere; 2017an, mila milioitik gorako fakturazioa izan du, hain zuzen.

Noticia anteriorESIk erretiratuen omenaldia ospatzen du
Noticia siguienteBizi-itxaropenak gora egin du euskadin; tabakismoak behera egiten jarraitzen du, eta 10 herritarretatik 9k osasun-zerbitzuekin pozik daudela diote