Biocruces Bizkaiak bat egin zuen zientziaren arloko emakumeen omenaldiarekin. Osasun Ikerketa Institutuko 17 emakume ikertzailek eta profesionalek historiako 17 emakume zientzialari nabarmendu zituzten ekitaldi batean.

Aurten, 2020an, alegia, Institutuko BioQ taldearen ekimenez, hainbat jarduera antolatu ziren otsailaren 11n egin zen Zientziaren arloko Emakume eta Neskatoen egunerako.

BioQ taldea iazko emakumearen egunean (martxoak 8) Biocruces Bizkaian egin zen world café batean sortu zen, hain zuzen ere. Institutuko boluntarioz osatutako taldea da (30 lagun, tartean, ikerlariak, teknikariak eta kudeatzaileak), Institutuak berak lagundua. Kideek emakumearen berdintasuna sustatzera bideratutako neurriak proposatzen dituzte, baita zientziaren nahiz ikerkuntzaren garrantzia gizarteratzeko eta Biocruces Bizkaian lan egiten duten 900 profesionalen artean integrazioa errazteko ekintzak ere.

Dagoeneko 17 emakume zientzialariren ibilbidea laburbildu da, bai eta, astero, Institutuaren barnean plazaratu ere.

Otsailaren lehen egunetan, 17 kartel ipini ziren Institutuaren eraikinetan, 17 emakumeon zientzia-ibilbidea ezagutarazteko. Kartelekin sortutako ibilbidearekin, Institutuko ikerlariak eta profesionalak lan-eremuetatik ibiltzea lortu nahi da, ikerlariak eta profesionalak zientzia-instalazioetatik ibil daitezen, eta 17 emakume zientzialarion gaineko ezagutza handitzeko.

Ekitaldi nagusia otsailaren 11n egin zen. Egun horretan, langileak deituta zeuden Biocruces Bizkaiako Institutuak dituen 8.000 m2-tan 17 emakume zientzialarien kartelekin osatutako ibilbidea egitera. Egunari amaiera emateko, parte-hartzaileek iritzi-trukerako aukera izan zuten.

Noticia anteriorESIak hezkuntza afektibo-sexualeko programa bat abiarazi du Karrantzako Kontxa BHIan
Noticia siguienteBihotz-biriketako berpizteari eta arnasbideetako buxadurari buruzko prestakuntza Santurtzin eta Kabiezesen