Osasun Ikerketako Institutuko (OII) egoitza berriaren urtebete ostean, Biocruces Bizkaia, dagoeneko, errealitate finkatua da, eta, gaur egun, guztira, osasunaren hobekuntzarekin zerikusia duten 332 ikerketa-proiektutan eta 290 saiakuntza klinikotan dihardu lanean.

Hala nabarmendu du Nekane Murga Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak; gaur, zentroko zuzendaritzarekin eta ikertzaileekin batu da, egoitza berriaren ibilbidearen lehen urteurrenean.

Gaur egun, Biocruces Bizkaiak (OII) ikerketan diharduten 900 pertsona baino gehiago ditu; horietatik, % 57 emakumea da. Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko ospitale-barrutian dago, eta hiru egitura ditu. Eraikin nagusiak guztira 6.131m2 diru eraikita, eta sotoko solairuetan, erdisotoetan, beheko solairuetan eta beste lau solairutan banatzen da, baina pazientearen ondoko ikerketa klinikoa osasun-zentro guztietan garatzen da.

Biocruces Bizkaiak hasieran 20 milioi euro inguruko inbertsioa ekarri zuen, eta helburu du Bizkaiko ikertzaileak batzea. Horrela, ekipamenduan Bizkaiko ESIen (Gurutzeta-Ezkerralde-Enkarterri, Bilbo-Basurto, Barrualde-Galdakao etab. ) eta Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarearen ikerketa- eta berrikuntza-jarduera garatzen da.

Garatzen dituen ikerketa-arloek, zehazki, osasun-zentroen asistentzia-ibilbidea islatzen dute, eta honako hauen azterketan zentratzen da: minbizia, gaixotasun neurodegeneratiboak (Parkinson-en gaixotasuna eta Alzheimer-en gaixotasuna), gaixotasun autoimmuneak (lupusa, diabetesa edo esklerosi anizkoitza) eta beste patologia kroniko batzuk, ama-haurren osasuna, jatorri genetikoko maiztasun gutxiko gaixotasunak etab. Era berean, nabarmentzekoa da berrikuntza-arloa alderdi kirurgikoetan eta osasun-gailu berriak (3D inprimaketa, robotika…).

Nekane Murga sailburuak gogorarazi duenez, biozientziak-osasuna lehentasunezko arloa dira Euskadiko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planean, eta hori Eusko Jaurlaritzak euskal osasun-sistema publikoaren ikerketaren eta berrikuntzaren alde –Bioaraba, Biocruces Bizkaia eta Biodonostia bidez– egiten duen apustuaren adierazle da. Honela definitu du: “pertsona guztien osasunaren kalitatean eta ongizatean eginiko inbertsioa”.