Bizkaiko irrati dekanoak ematen dituen Bikaintasunerako Radio Bilbao sarien hirugarren edizioan BioCruces Bizkaiak erdietsi du Ikerketaren kategoriako saria. Radio Bilbaoko zuzendaritza-taldeaz osatutako sarien epaimahaiak nabarmendu duenez, BioCruces Bizkaia Osasun Ikerketako Institutua ikerketa biomedikoaren erreferente bihurtu da nazioartean, sortu zenetik hamar urte igaro direnean.

BioCruces Bizkaia 2008an sortu zuten Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, Osakidetzak, EHUk, BIOEF Berrikuntza + Ikerketa + Osasuna Eusko Fundazioak eta BBK-k. Gaur egun, 800 ikertzaile inguru ditu, eta emakumeak dira erdiak baino gehiago. Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean kokatuta, askotariko arloetako 58 lantalde ditu; minbizia, gaixotasun kronikoak, metabolismoa eta nutrizioa, gaixotasun autoimmuneak eta laguntza bidezko ugalketa aztertzen dituzte, besteak beste. Bere jardueraren bidez ikerketen emaitza jardun klinikora eramatea du xede.

Noticia anteriorOsasun Sailak Euskadin Lehen Mailako Arreta sendotzeko neurri-sorta proposatu du
Noticia siguienteOsasuneko emaitzak neurtzeko estrategiei buruzko IV. BiblioPro jardunaldi zientifikoa