BioBizkaia OII eta Pablo Ugarte elkartea lankidetza estuan ari dira 2014az geroztik. Urtez urte, elkartearen babesak haurren minbiziaren aurkako borrokan laguntzen digu, Itziar Astigarraga doktorearen, onkologia pediatrikoko ikerketa-taldeko koordinatzailearen, eskutik.
BioBizkaia OII – Gurutzetako Unibertsitate Ospitalearekin ez ezik, Pablo Ugarte elkarteak (APU) estatuko beste 13 ospitalerekin kolaboratzen du. Helburu hauek ditu: lankidetzan aritzea, ikerketa-taldeei laguntza ekonomikoa ematea, eta minbizia edo iraupen luzeko beste gaixotasun bat duten pertsonei laguntzea, batez ere haurrei.
Urte batzuetan, elkartearen laguntza oso garrantzitsua izan zen Biocruces Bizkaian haurren meduloblastoma aztertzeko, eta, gaur egun, jasotako finantzaketa garuneko tumoreen ikerketa bultzatzen du. Partikularren eta bazkideen dohaintzak dira, eta erakundearen ekimen eta jardueren bidez lortzen dira.
Gaur egun, Guillermo Cuencaren Inpedales 2023 ikerketa-erronka abian da, Yo IN funtsak biltzeko proiektu solidarioaren barruan. Proiektu hori 2019an sortu zen haurren minbizia ikertzeko. 2023ko erronka honetan, erronka solidario bat proposatzen da: bizikletaz ultradistantzia bat egitea etapaka. Hau da, Pablo Ugarte elkartea haurren minbiziaren aurka borrokatzeko ikerketa-proiektuak finantzatzen ari den 14 ospitaleetako bakoitza konektatzea (2.327 km), 15.000 euro biltzeko.
Esteka honetan duzu informazio guztia.
Joan den abuztuaren 8an, Bilboko etaparekin bat, Guillermo Cuenca eta Alba Blanco Inpedales 2023 ikerketa-erronkaren bultzatzaileek Biocruces Bizkaia Institutua bisitatu zuten, eta institutu horretako onkologia pediatrikoko taldeko Itziar Astigarraga, Piedad Alba Pavón eta Miriam Sánchez Sáez doktoreekin hitz egiteko aukera izan zuten.
Bereziki eskertzen dugu Pablo Ugarte elkartearen lana, 9 urtez Biocruces Bizkaiaren ikerkuntzan egin duen ekarpenagatik, horri esker gehiago dakigu-eta haurren minbiziari buruz.
Ekimen solidario honi edo gehiagori diru-ekarpena egitea funtsezkoa da gaixotasunen ezagutzan, horien tratamenduan eta pertsonen osasunean aurrera egiteko.