Ikerketa ezinbestekoa dela azpimarratu du goizean jaiotzekiko kardiopatiak dituztenen Bihotzez elkarteak. Prentsaurrekoan, José Miguel Galdeano, Ezkerraldea, Enkarterri Gurutzetako erakunde sanitario integratuko (ESI) haur kardiologia saileko arduradunak azaldu du “ sortzetiko kardiopatiak jaioberriak gehiago aurkitzen dituen sortzetiko malformazioa dira. Bere eragin altuaz kontzienteak izan gaitezen esan dezakegu urtero egiten diren bihotzeko ebakuntza kirurgikoen kopurua, urtero haurren minbizi kasu berrien kopuruaren antzekoa dela”
Bihotzez elkarteak azaldu du jaiotzetiko kardiopatiak bihotzeko arazo hutsa baino gehiago direla eta eragina izaten dutela adin txikikoaren neurogarapenean, baita alor emozionalean ere, haurraren familiarengan izaten duen eragina ahaztu gabe. Hori dela eta, elkarteak laguntza psikologikoa, neuropsikologikoa eta soziala eskaintzen die familiei bizitzako momento ezberdietan zehar.
Prentsaurrekoan, Reyes Lázarok, kardiopatia duen neskato baten amak, familiaren garrantzia aldarrikatu nahi izan du; Lázarok azaldu du “oso gogorra dela zure haurrak jaiotzetiko kardiopatia duela esaten dizuteneko unea, inor ez dagoela horretarako prest” eta “une horietarako ezinbestekoa dela laguntza psikologikoa eta babesa erakutsiko dizun norbait”. Eta helburu horrekin kaleratu du Bihotzez elkarteak jaiotzetiko kardiopatia dutenen artean banatzeko gida praktikoa: “Etxera buelta: gure seme-alabaren bihotz ebakuntzaren ondoren”, Volvemos a casa: después de la intervención cardíaca de nuestro hijo/a” izendurupean euskeraz eta gazeleraz argitaraturiko gidak Gurutzetako haur kardiologiako arduradunen babesa dauka, eta haur hauen egunerokorako hainbat gomendio biltzen ditu: jaiotzetiko kardiopatia dutenentzako elikadura gomendioak, zaurien zaintza , eskolarako itzulera ebakuntzen ostean edo dirulaguntzak familia hauentzat, besteak beste. Jaiotzetiko kardiopatia dutenen eta horien familien bizimodua erraztea du helburu gida honek, baita euren egunerokoa ezagutzera ematea ere. Eta helburu honekin, jarri dira baita harremanetan ere, hainbat aurpegi ezagunekin. Goazen telesaileko María Redondok, besteak beste, babesa erakutsi die bihotzeko kardiopatia duten haur eta gazteei.. Jon Plazaola, “Allí Abajo” telesairen aktorea, Xabi Solano, “Esne Beltza” taldearen abeslaria…
GURUTZETAKO ESKILARA, ARGIZTATUTA
Jaiotzen diren haurren ia %1a sortzetiko kardiopatia batekin jaiotzen da, baina intzidentzia gehien duen sortzetiko afekzioa izan arren, oso ezezaguna da. Euren aldarria ikustarazteko, gauerditik aurrera Gurutzetako ospitaleko eskilara argiztatuko dute, jaiotzetiko kardiopatien nazioarteko egunean, otsailaren 14ean, alegia.



