Gaurko Hitzaldian, goraka doazen hainbat teknologia aurkeztu dira, errealitate areagotua, errealitate birtuala eta bestelako erreminta disruptiboak, kasu. Gaur-gaurkoz «osasun digi-tala» deitzen dugun hori eraldatzen ari dira, eta laster «osasuna» besterik ez diegu esango.

Teknologien bilakaera ezagutu ondoren, hainbat adibide eta saiakera aztertu dira, gaur egun aplika daitezkeen arloetan eskaintzen dituzten aukerak ezagutzeko:
-Bioteknologian, medikuntza nuklearreko diagnostiko klinikoa zehatzagoa, bizkorragoa eta eraginkorragoa da.
-Osasun digitalaren esparruan, errealitate birtuala eta 3D ikusmena lagungarriak dira irudiak interpretatzeko eta irudikatzeko, bai interbentzioari aurre egin behar dion mediku espezialistarentzat, bai pazientearentzat –egoera uler dezan–, bai prestakuntza jasotzen ari den ikaslearentzat.
-Osasun-arretan, errealitate areagotua terapia teknologiko gisa erabiltzen da komunikazio eta estimulazio kognitiboa susta-tzeko gaixotasun mentaletan, hala nola autis-moan, alzheimerrean eta bestelako nahasmendu neurologiko edo neurodegeneratiboetan.

Azken batean, saioaren helburua izan da nork bere jardun eremuan teknika horiek nola aplikatu ezagutzea.

Jorge R. López Benito, hizlaria, informazio-teknologietan aditua da, eta 15 urtez jardun du sistema-ingeniari lanetan Internet eta Cloud Computing arloetan. 2011z geroztik, CreativiTIC Innovako zuzendari exekutiboa da.