Hilabete honetako berripilsak kalamu terapeutikoa du hizpide, eta sektore horretan hainbat proiektu egiten ari diren bi hizlari izan ditugu gurekin. Medcann Europako zuzendari Ana Canalejok eta Medcann Pharmako Ikerketako eta Garapeneko buru Lewis Cameronek gai hauek izan dituzte hizpide: kalamuaren historia, kalamuaren erabilera terapeutikorako dauden ebidentziak, sektore horretako ikerketaren egoera, pazienteen tipologia eta erabiltzen dituzten produktuak, eta Medcann proiektua (kalamuaren landarearen genetikan oinarritzen da).
Proiektuaren zati bat, Neikerrekin batera egiten ari direna, ikerketa agrogenetikoan zentratzen da; hau da, landarearen printzipio aktiboen produktibitatearen hobekuntza genetikoaren inguruko ebidentziak sortzen saiatzea.
Beste zatia lotuago da ikerkuntza medikoarekin, eta horrek ikerkuntza genetikoaren eta profil biokimikoak garatzearen feedbacka hartzen du, medikuntzako kalamuaren erabileren eta efektuen ikerketa arautuago bat sortzeko, irizpide farmazeutikoekin lotuta dagoen eredu tradizionalagoari jarraikiz.
ESIaren Youtubeko kanalean ikus daiteke saio osoa, hemen sakatuta: https://www.youtube.com/watch?v=4yPX1RlGnHA&list=PL9sP-lpewKFgFfI1Ga1jqdeiLmycD8Q5B&index=1&t=1s.