ESIak beste berripill bat egin du eta oraingoan errealitate birtuala izan dute hizpide, GJHen gaineko kontzientziazioa sortzeko tresna gisa. Horretarako, Googaz proiektuko hiru sustatzaile gonbidatu ditugu.
Googaz programak bi fase ditu: Googaz play eta Googaz create. Lehenengo fasean, Googaz play, errealitate birtualaren bidez kontzientziatu nahi dira gazteak GJHei buruz. Gazteek murgilketa-esperientzia bizi dute eta askotariko egoerekin enpatizatu dute, ondoren batera hausnartzeko sentitu dituzten emozioei buruz. Seiehun pertsonak baino gehiagok hartu dute parte prozesu honetan, eta azaldu dute gehien arduratzen dituen garapen jasangarrirako helburua hirugarrena dela, osasuna eta ongizateari buruzkoa, alegia.
Bigarren fasean, Googaz create, Bizkaiko lanbide-heziketako hiru ikastetxeko ikasleek errealitate birtualeko jolas bat sortu dute taldeka gai horri buruz.


