Galiziako Osasun Zerbitzuaren berrikuntza-plataforma izan zen #Berripills saioaren gai nagusia, eta haren koordinatzaile Rodrigo Gómezek parte hartu zuen bertan.

Rodrigo Gómezek hasieratik gaur egun arte egindako ibilbideari errepasoa egin zion. Hasiera batean, berrikuntza-eredua konbentzionalagoa zen, eta alderdi teknologikoa, berrikuntza aditiboa eta mugak zituen nagusi; gaur egun, berriz, berrikuntza-ereduak paradigmak hausten ditu, erraztailea da eta erabiltzaileak ditu ardatz.

Hasierako egoera eta erresistentzia hari buelta emateko lehendabiziko urratsak, besteak beste, honako hauek izan ziren: berrikuntza Galiziako Osasun Sailaren zuzendaritzaren barrura igaro zen, berrikuntzara lanaldi osoz dedikatutako profesional-taldea sortu zen, 90 milioi lortu ziren Galiziarako Innovasaude eta Hospital2050 berrikuntza-planei esker, SERGASeko 300 profesional baino gehiago ipini zituzten programa handi horietako 24 berrikuntza-lerrotan…

Gaur egun, plataforma horrek beste helburu jakin bat dauka: berrikuntzak eta hobekuntzak osasun-zerbitzuak emateko moduan txertatzea eta balioetan oinarritutako zerbitzuak berriro diseinatzea; hau da, «balioa ematen duten urratsetan zentratzea eta gainerakoak alboratzea». Horretarako, LEAN metodologien aldeko apustua egin dute, asistentzia-prozesuak eraldatzeko.

Nola egituratzen da hori guztia? SERGASen bildutako zazpi erakundeetako bakoitzean berrikuntza-guneak ipinita, asistentzia-eredu berritzailearekin, berrikuntza-guneen bitartez, baliabideen proiektu eta planekin, trebakuntza eta zabalkuntza sustatuta edota erabiltzailean zentratutako berrikuntza-eredua indartuta.

Amaitzeko, etorkizunari begira, Rodrigo Gómezek adierazi du hurrengo urratsak izango direla, batetik, SERGASen berrikuntza-egitura indartzea eta, bestetik, zerbitzuak erabiltzailearen ikuspegitik berriro diseinatzea, balioa erantsita.

Noticia anteriorErakunde Sanitario Integratuak (ESI) paziente, enpresa, erakunde eta elkarteei hurbildu die bere estrategia
Noticia siguientePediatriako arreta onkologikoaren berrantolaketa