Kirofanotik kanpo egiten diren konplexutasun handiko prozedura kopuruak bilakaera positiboa izan du

Osakidetza hasi da, dagoeneko, itxarote-zerrendak murrizteko neurriak aplikatzen, 22.600.000 euroko inbertsioaren ondorioz

  • Programatutako kirurgiako jarduera % 1,42 handitu da seihileko honetan. Horrek egiten du Kirurgiko Itxaron-zerrenda ia egonkor mantentzea paziente-kopuruari eta batez besteko atzerapenari dagokienez, nahiz eta eskariak handitzen jarraitzen duen, eboluzio demografikoaren eta teknologiaren hobekuntzaren ondorioz.
  • Itxaron-zerrendak hobetzeko Planak, hedatzen jarraitzen duenak, 10 ekintza-lerroa ezartzen ditu, guztira 18 proiektuekin, kirurgia-prozesuaren kudeaketa hobetzera zuzenduta, 2018ko eta 2019ko ekitaldietarako.
  • Geroz eta gehiagotan egoten dira Konplexutasun Handiko Prozedurak operazio-gelatik kanpo Kardiologiaren, Erradiologia Interbentzionistaren eta Baskularraren, Minan eta Oftalmologiaren esparruetan.
  • Lehen Mailako Arretaren esparruan, esan dezakegu seihileko honen jarduera asistentziala egonkor mantendu dela, iazko epealdi berarekin alderatzen badugu. Familia-mediku bakoitzak egun bakoitzeko artatutako paziente-kopurua 30 baino pixka bat txikiagoa da eta pediatrian 22koa zehazki, adierazle honetan etxeko jarduera presentziala zein ez-presentziala ere kontuan izanik.
  • 65 urte baino gehiago izanik ebakuntza bat egiten duten pertsonen kopurua operatutako pertsona guztien % 50 gainditzen du. 85 urte baino gehiagoko adinekoen taldean 7886 pertsona dauden seihileko honetan.
  • Seihileko honetan zehar 480.547 ospitaleko larrialdi artatu dira. Iazko datuen aldean % 2,56 handitu dira. 318.301 larrialdi arin eta oso arin egon dira. Ospitalean ingresatutako larrialdiak %13,99ko ehunekoan mantentzen da.

Informazio Gehiago