Hori ondorioztatu du ospitaleko Pneumologia Zerbitzuko profesionalek egin duten azterketak. COVID-19ak eragindako pneumonia duten 104 pazienteko lagina aztertu dute horiek PCR negatiboa eman ondoren (pazienteetako batek ere ez zuen behar izan ZIUn sartzea). Azterketatik kanpo geratu ziren haurdunak eta aurretiaz biriketako gaixotasunen bat eta alterazio funtzional egiaztatu bat zuten pazienteak.
«Alteración funcional pulmonar en el seguimiento precoz de pacientes con neumonía por COVID-19» artikulua Archivos de Bronconeumologia zientzia-aldizkarian argitaratu da. Argitalpen horrek ikerlan prospektibo aitzindariak ditu hizpide nagusi, eta arnas gaixotasunen alderdi epidemiologikoak, fisiopatologikoak, klinikoak, kirurgikoak eta oinarrizkoa ikerketen emaitzak ezagutarazten ditu.
Azterketaren xedea COVID-19ak eragindako pneumoniak ondorio funtzionalik ote zuen ezagutzea zen. Lagineko 104 pazienteetatik batek ere ez zuen behar izan aireztapen mekaniko inbaditzailea, ezta ZIUn sartzea ere. Azterketa egiteko, ospitalean alta eman ondorengo 4-6 asteko epean, jarraipena egin zitzaien PCR bidez diagnostikatutako SARS-CoV-2a eta erradiologia sinple bidez egiaztatutako pneumonia zuten ospitaleko Pneumologia Zerbitzuan ospitaleratuta egondako paziente guztiei.
Lagineko datuen arabera, COVID-19ak eragindako pneumonia duten pazienteek, aireztapen mekaniko inbaditzailerik behar izan ez badute, gutxitan ageri dituzte ondorio funtzionalak, eta, edonola ere, arinak dira. Oso kasu bakanetan agertu dira erasan funtzional ertainak, pneumonia nolako larria izan den. Informazio garrantzizkoa izan daiteke paziente horietara bideratu beharreko baliabideak eta egin beharreko jarraipena pentsatzeko garaian. Pneumonia bakterianoen jarraipen funtzionalik egiten ez den legez, datuon arabera, baliteke aireztapen mekaniko inbaditzailea behar izan ez duten pazienteetan aldian aldiko miaketa funtzionala egin behar ez izatea.
Azterketaren egileak: Eva Tabernero Huguet , Amaya Urrutia Gajarte, Luis Alberto Ruiz Iturriaga, Leyre Serrano Fernandez, Nuria Marina Malanda, Milagros Iriberri Pascual eta Rafael Zalacain Jorge.
Informazio gehiago: https://www.sciencedirect.com/science/article/pii/S0300289620302520?via%3Dihub