Joan den astean, gaixotasun autoinflamatorioei buruzko jardunaldi bat egin zen; hots, «Sukarretik harago: IL-1β sakon aztertzea gaixotasun autoinflamatorioetan», Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko haur-erreumatologo Mª Carmen Pinedok eta Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko haur-erreumatologo Olaia Fernándezek koordinatuta.

Jardunaldiaren helburua zen gaixotasun horien eta, hain justu, sukar atzerakariaren sindrome hereditarioen fisiopatologiari eta tratamenduari buruzko prestakuntza eta eguneraketa klinikoa eskaintzea. Horretarako, esparru horretan eskarmentu handia duten hizlariak izan ziren jardunaldian.

Ideiak eta esperientziak trukatzea, oso ohikoak ez diren gaixotasun mota horietako espezialisten arteko komunikazioa sustatzea eta Euskadin gaixotasun autoinflamatorioak ardatz dituen diziplina anitzeko lantalde bat sortzea bultzatu nahi zen jardunaldi honekin. Bertan izan ziren, bada, Gurutzetako, Basurtuko, Donostiako, Arabako eta Galdakaoko ospitaleetako Pediatriako, Genetikako, Erreumatologiako eta Barne-medikuntzako espezialistak.

Noticia anteriorOsakidetzak haurren bronkiolitis akutuaren Arreta hobetu du
Noticia siguienteEspainiako Endokrinologia eta Nutrizioko Elkartearen Biltzar Nazionala