ESIko Berrikuntzako eta Kalitateko Zuzendariordetzak eta Obstetrizia eta Ginekologiako atalburuak amatasuna, erditzea eta erdiberriaroa barne hartzen dituen prozesuan parte hartzen duten langileen lantaldeari azaldu dizkiete prozesu hori erdigunean jartzen duen arreta ezartzeko ematen ari diren urratsak.
Horretarako, gure ESIak oinarritzat hartu ditu ICHOM metodologiak garatutako nazioarteko estandarrak; metodologia horren helburua da pazienteak benetan arduratzen dituzten osasun-emaitzak hobetzea, aintzat hartuz pertsonengan dugun eragina eta haiekin berretsiz lortu direla espero ziren osasun-alorreko emaitzak.
Hala, ICHOMen oinarrizko jarraibide-sorta erabiliko dugu prozedura honetarako, hau da, haurdun dauden eta erditu behar duten emakumeei gehien ardura zaizkien emaitzen gaineko gomendioa. Helburua da horiek neurtzea haurdun dauden emakumeen bizitza nola hobetu dezakegun ulertze aldera.
Une honetan, prozesuaren lehenengo fasea amaitu du lantaldeak, plangintzari buruzkoa da eta kick-off gisa balio du honako hauek zehaztu eta ezartzeko: lidergo klinikoa, lantaldea, interes-taldeak, prestakuntza eta ebidentzia zientifikoa.
Irailean hasiko da bigarrena, diagnostikoari eta diseinuari buruzkoa, eta hirugarren eta azken fasearekin osatuko da zikloa, zeinak barne hartzen baititu ezarpena, monitorizazioa eta ebaluazioa.


