Seigarren olatuak indarrez jo dionean osasungintza-sistemari kutsatze eta laneko baja kopuru handiak eraginez, gure erakundeak erretiratutako medikuen eta erizaintzako pertsonalaren laguntza ordainezina jaso du. Hilabetez laguntzen aritu dira administrazio-kudeaketa lanetan eta herritarrak txertatzen.

Alde batetik, erretiratutako langile medikoek lagundu dute Covid-19ko kasu ugariek eragindako aldi baterako ezintasun-eskaeren bolumen handia kudeatzen, lehen mailako arretako kontsultetan gainkarga eta administrazioko izapide ugari sortzen ari baitziren. Osasun Sailaren webgunean horretarako prestatutako web-formularioaren bitartez eskatutako laneko bajak eta aldi baterako ezintasunak kudeatzen aritu dira, batez ere.

Bestalde, erretiratutako erizaintzako pertsonala Covid-19ari aurre egiteko txertaketa-prozesuan laguntzen aritu da. Denbora horretan jarduera gauzatzen aritu dira ESIak herritarrak txertatzeko erabili dituen kanpoko bitarteko guneetan: Zubialde (Portugalete), Kontsumoko Bulegoa (Santurtzi), Gazte-moduluak (Ortuella) eta herriko frontoia (Zalla).

Beren eskarmentua ez ezik, jakintza eta laguntzeko borondatea ere ekarri digute. ESIak eskerrak eman nahi dizkie seigarren olatuari aurre egiteko ekarpenagatik, borondateagatik, laguntzagatik eta lankidetzagatik.

Eskerrik asko

Noticia anteriorKirutrack tresnari esker, pazienteekiko harremana hobea da Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean
Noticia siguienteEEGko ESIaren 2022ko kudeaketa-planaren aurkezpena