Mari Luz Marqués ESIko zuzendari kudeatzaileak, Joseba Pineda EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko dekanoarekin eta Luis Castaño Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Irakaskuntza Unitateko koordinatzaile eta Pediatriako katedradunarekin batera, Medikuntza eta Kirurgia ikasturte berria aurkeztu du Ospitaleko Ekitaldi Aretoan.

Ekitaldia 4. mailako ikasleen aurrean egin da, eta, era horretan, hasiera eman zaie 4., 5. eta 6. mailetako eskolei.