Aste honetan jarri da abian Ospitaleko Ikasgelan Guggenheim museoak bultzatu eta BBK-k lagundutako «Ikusmena ukitu» tailerra «Sortuz sendatu» programaren barnean.

Tailer horren bidez, Anni Albers artistaren lana ezagutarazi nahi zaie haurrei, ehungintza artegintza izan daitekeen adibide denez.  Annik ehungintzari buruzko iritzia aldarazi zuen; eguneroko elementu funtzionala zenari dimentsio artistikoa gehitu zion, giza emozioak adierazteko tresna gisa ere erabil zitekeela erakutsiz.

Ospitaleratuta dauden haurrek hainbat material erabiliko dituzte artelan sorta bat sortzeko, eta lanok gure ESIren Gabonetako zorion-txartel gisa erabiliko ditugu.

Aipatutako programa orain 10 urte jarri zen abian, arte garaikidea ikasleei ezagutarazteko. Hala, sormen-tailerretan parte har dezakete Ospitaleko Ikasgelan jasotako prestakuntzaren barnean. Guggenheim museoko Mertxe Periz artista/hezitzailea arduratzen eskolak emateaz. Horri esker, Ospitaleko Ikasgelako irakasleek, Begoña Cancelak eta Itziar Villariezok, hil horretan ohiko jardunarekin jarrai dezakete beste ikasle batzuekin.

Noticia anteriorMuin Unitateak bi sari irabazi ditu SEPen Jardunaldi Nazionaletan eta ASELMEren Sinposio Nazionalean
Noticia siguienteErizaintzako Zaintza Osagarrietako Teknikarien prestakuntza-ibilbidearen diseinua