ESIak eta Bultzatu Fundazioak lankidetza-akordio bat sinatu dute, eta, horren bidez, bi erakundeek konpromisoa hartu dute Bizkaian laguntza teknikoak jaso eta maileguan uzteko fundazio horrek bultzatutako ekimenean lankidetzan aritzeko.
Bultzatu Fundazioak lehen Udal Laguntza Teknikoen Bankua (BAT) du. Banku horren helburua da egoera ahulean dauden pertsonen eskura jartzea laguntza teknikoak, hala nola, ohe artikulatuak, gurpil-aulkiak, taka-takak, etab. Laguntza horiek aurretik erakunde laguntzaileek eman dituzte. Laguntza Teknikoen Bankua (BAT) mendekotasuna duten edo mugitzeko zailtasunak dituzten pertsonentzako laguntza teknikoak mailegatzeko zerbitzu solidarioa da. Baliabideen aprobetxamendutik eta ideia sinple batetik abiatzen da: erabiltzen ez diren laguntza teknikoak biltzea eta behar duenaren eskura jartzea.
Hala, akordio horri esker, EEC ESIak laguntza teknikoak emateko kanpaina horietan laguntzeko konpromisoa hartu du.


