Ospitaleko Gaixotasun Infekziosoen Unitateak gaixotasun infekziosoen inguruko berrikuntzen ikastaro teoriko-praktiko bat antolatu zuen martxoan. Ikastaroaren helburua zen prozesu infekziosoak kudeatzean eta antimikrobianoak erabiltzean sortzen diren zalantzei erantzuna ematea.

Ikastaroak arrakasta handia izan zuen: 38 mediku ondokok eta 8 egoiliarrek hartu zuten parte. Gaixotasun Infekziosoen Unitateko irakasleez gain, Mikrobiologia, Etxez Etxeko Ospitaleratze eta Medikuntza Prebentiboko zerbitzuetako irakasleek eman zuten ikastaroa.

Ikastaroak iraun zituen hiru egunetan, irakasleek hainbat gai jorratu zituzten, esaterako bakteriemia, gernu traktuko eta atal bigunetako infekzioa, ohiko erabilerako antibiotikoak, paziente kirurgikoen infekzioak, gaixotasunen transmisioa prebenitzeko neurriak, GIB bidezko infekzioa eta hiesa.

Noticia anteriorGizonezkoen osasuna: prostata
Noticia siguienteErizaintzako Zuzendaritzak emaitzak aurkeztu ditu