Artatzen ditugun pertsona askok erreserborioak eta PICC kateterrak dituzte, eman behar zaizkien tratamenduetarako sarbide baskular gisa. Pertsona horiek aldian-aldian joan behar dute eguneko ospitalera, gailu horietan mantentze-lanak egin diezazkieten.

Pertsona horiei arreta hobea eskaintzeko eta, ahal den neurrian, ospitalera joan beharrik izan ez dezaten, ESIak gaikuntza-ikastaro bat prestatu du. Bena Barneko Terapia Lantaldeak eman du, eta lehen mailako arretako erizainei zuzendua izan da.

Ikastaro horretan, 70 profesionalek baino gehiagok parte hartu dute (gure ESIkoak ez ezik, Uribe eta Barakaldo-Sestao ESIetakoak ere bai), eta guztiek ere zalantzak alderatu eta ezagutzak eguneratu ahal izan dituzte hainbat gairekin loturik, hala nola PICC kateter motak eta haiekin loturiko zainketak, mantentze-lanak eta odol-laginak ateratzea, eta, horretaz gainera, PORT-A-CATH® erreserborioak maneiatzea, zigilatzea eta odol-laginak ateratzea.

Horri esker, gailu horiek dituzten pertsonek beren osasun-zentroetan jarraitu ahal izango dute arreta jasotzen, betiko erizainekin.

Prestakuntza-bideoa eskuratzeko, Intranet korporatiboan

Noticia anteriorBiocruces Bizkaiak bat egin du NBEren Garapen Jasangarrirako Helburuekin
Noticia siguienteOspitalea eta Biocruces Bizkaia fotogrametrian oinarritutako 3D eskanerraren erabilera aztertzen ari dira, ezpainetako fisura duten pazienteen diagnostiko-tresna gisa