Osakidetzaren 35. urteurrena ospatzeko programatu diren ekitaldien barruan, 2018ko azaroaren 16an, Donostiako Kursaal jauregian, ospakizun-ekitalda egingo da. Bertan izango dira Iñigo Urkullu lehendakaria, Jon Darpón osasun-sailburua eta María Jesús Múgica Osakidetzaren zuzendari nagusia. Ekitaldi horretan, 35 urteei errepasoa egingo zaie izan ere egokiaren eta 30.000 profesionalen baino gehiagoren eguneroko esfortzuaren ondorioz, Estatuan bikaintasun-eredu den osasun-sistema lortu dugu.
Topaketa horretan bertan, urteurren hori dela eta Osakidetzaren ibilbidea erakusten duen dokumental bat aurkeztuko dute. Osakidetzaren helburu nagusia izan da herritarren ongizatea eta bizi-kalitatea bermatzea, eta horren eraginez, euskal herritarrek gehien baloratutako zerbitzu publikoa izan da osasungintzarena.
Ekitaldi honen osagarri artistiko gisa dantza-ikuskizun bat izango da, Dantzaz euskal taldearen eskutik, bereziki Osakidetzako langileei zuzenduta.