Aurreko ostegunean, ekainaren 12an, erizain berrien harrera-ekitaldia egin genuen hirugarren urtez jarraian; gure lantaldeetan hasi diren edo beste unitate batean lanean hasiko diren profesional guztiei zuzendutako ekimena izan zen, Erizaintzako Zuzendaritzaren baitan duten kategoria edozein dela ere. 

Langileen Sailak eta unitate bakoitzeko erdi-mailako arduradunek, gainbegiraleek nahiz koordinatzaileek jada egindako integrazio-ekintzen osagarria izango da harrera. Helburua argia da: lantaldean pixkanaka gehitzen joatea, segurtasuna eta prestakuntza bermatuz, erakundeko ezagutzak nahiz gaitasun klinikoak eskuratu ditzaten eta eremu asistentzialera behar bezala egokitu daitezen.

Aurten haratago joan gara eta hiru geruzatan egituratuta dagoen harrera-eredua proposatu dugu:

  1. Harrera-tutorea: Profesional berri bakoitzak harrera-tutore bat izango du, prozesu guztian zehar lagundu diezaion.
  2. Hamabostean behingo jarraipen-koadernoa: Hamabostean behin garapen-helburuak bete ote diren ebaluatzeko jarraipen-koadernoa egin dugu.
  3. Entzuteko eta hausnarketa klinikoko saioak egiteko eremuak: Kezkak partekatzeko eta hausnarketa klinikoko saioak egiteko eremuak gaitu dira; hala, elkarrizketa eta ikaskuntza kolektiboak bultzatuko dira.

Eredu horri esker bermatuko dugu langile hasiberri guztiek beharrezko laguntza eta prestakuntza jasotzen dituztela gure erakundean hazi eta sendotzeko. Horrez gain, konfiantza eta lankidetza nagusi diren giroa egongo da, garapen profesional eta pertsonalerako funtsezkoa dela baiteritzogu.

Noticia anteriorEgoiliar Anestesisten eta Anestesista Ondoko Gazteen II. Nazio Kongresua
Noticia siguienteESIko profesionalak aintzatesteko jardunaldia – Eskertze 2025