ESIko genero-berdintasuna diagnostikatzeko proiektuaren barruan, eta zerbitzu medikoetako genero-berdintasunari buruz gure erakundeko medikuei egin zaien inkestaren emaitzak jaso ondoren, sormen-tailer bat antolatu da, ideiak denon artean bilatzeko. Tailer horren xedea ekintza-plan bat abian jartzea izan da, inkesta egin ondoren identifikatu diren hiru hobekuntza-arloak jorratzeko.
Hauek dira hiru arlo horiek:
1. Familia eta lana uztartzeko neurriek ondorio negatiborik ez izatea lanbidean aurrera egiteko aukeretan.
2. Hizkera ez-sexista erabiltzea sustatzea.
3. Buruzagiak hautatzeko prozesuetan, gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna bermatzea.
Horretarako, hiru tailer egitea pentsatu da, foku bakoitzeko bat, ospitaleko arlo medikoko zortzi pertsonen partaidetzarekin. Haietatik irteten diren ideiak ekintza-plan batean txertatuko dira, lehentasunezkotzat jotzen diren arloetan esku hartzeko.