Elektromedikuntzako bederatzigarren jardunaldiak, EEC ESIren elektromedikuntzako zerbitzuak eta Repélega LHIIk antolatuta, irudi medikoa izan du ardatz. Irudien bilakaeraren atzera begirako baten bidez, baita osasun-esparruan izan duen tratamendu eta erabilera guztiaren ikuspegiaren bidez ere. Jardunaldian elektromedikuntzaren eta enpleguaren arteko harremana eta alor horretan ekiteko aukera ere aztertu ziren.
Jarduera Portugaleteko Udaletxeko Gazte Gelan izan zen, maiatzaren 5ean, goizez eta arratsaldez.
EEC ESIren eta REPÉLEGA LHIIren hitzarmena
EEC ESIk eta Repélega LHIIk lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute, elektromedikuntzako ezagutzaren eta proiektuen lekualdatzea antolatzeko eta ordenatzeko. Horiek Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean sortzea da asmoa, zentro integratuan produzitu ahal izateko eta dagokion Aholku Kontseiluak kudeatu ditzan.
Proiektuaren azken helburua enplegua sortzea da, berrikuntzatik eta ikerketatik sortutako proiektuetan errotutako enplegua. Enplegua sortzea beren ingurunearekin lotutako gizarte-izaerako enpresen bidez –kooperatibak–. Unibertsitateari eta osasun-esparruari lotuta, eta ikerketaren eta lankidetzaren bidez hobetzea beren izateko arrazoia izan dezatela.