Emakundek-Emakumearen Euskal Erakundeak aurtengo martxoak 8rako prestatu duen kanpainak gure gizartean berdintasuna sustatzen duten jarrera eta ekintza pertsonalen garrantzia azpimarratzen du.

Leloa da “Berdintasuna nire baitan ere hasten da” eta bere inguru hurbilenean jarrera eredugarriak dituzten hainbat pertsonen adibideak aurkezten ditu.

Nola susta dezakegu gutako bakoitzak gure ingurune hurbilenean?

Javier Arribas Hernández (Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko erizaina )

“Nik, Erizaintzan, beti hartu dut neure burua erizain bat gehiago bainitzan”

Rosa Calvo Martínez (Lehen Mailako Arretako medikua. Karrantza)

“Begizta zuri-more bat mantalean eta bizitzan”

Elena Uria Etxebarria (Programa Asistentzial eta Komunitarioen koordinatzailea)

“NORK BERE BURUA ezagutzeak EMAKUME gisa ahalduntzen gaitu”

Silvia Dabouza Acebal (Pertsonen Garapenean eta Prestakuntza Jarraituan teknikoa)

“Genero-ikuspuntua duten jarduerak sustatuz, ikuspegi horrekin lan egin nahi duten Unitateei eta Zerbitzuei lagunduz”

Marga Sáenz Herrero (Psikiatria Zerbitzuko Psikiatra )

“Gu geu trans-formatzea gure inguruko gauzak trans-formatu ahal izateko zalantzarik egin gabe”

Arantza Montiel Eguia (Dokumentazio klinikoko, artxiboko eta kudeaketa-kontroleko Zerbitzuko administraria)

“Jakintzak ez du generorik”

‘Emakumeak’ erakusketa 

Egun hau ospatzeko xedez, Arropa-zuriko zerbitzuaren langileek Mª Jesus Jimenezek – arropa-zuriko langilea – egindako margo-erakusketa antolatu dute humanoduktoan. Horretan, emakumeak erakustea helburua da. Gainera, kontzientziatzeko asmoz eta margo horien irudiak baliatuz kartel batzuk egin dituzte zerbitzuko inguruan jartzeko.

Sare sozialetan partze hartzera gonbidatzen zaituztegu. Horretarako #BerdintasunaEgitenDut (#HagoIgualdad) traola erabili dezakezue.  Honen bidez zuen eguneroko bizitzan berdintasuna sustatzeko beste hainbat adibide erakusteko aukera izango duzue.

Noticia anterior3.537 milioi euro 2017an euskal gizarte osoarentzat kalitatezko osasun publikoa bermatzen jarraitzeko
Noticia siguienteJuegaterapia erakundeak sei kontsola eman dizkie gurutzetako haurrei